miércoles, 9 de junio de 2010
EKAINEAN, AGUR BENHUR !
miércoles, 5 de mayo de 2010
Gazteen ohiturak
- Helduek esaten omen dute gazteek ohitura txarrak izaten dituztela bizitzaren arlo askotan: elikaduran, arropan, Komunikatzeko orduan, nagusiekiko errespetuan, ondo pasatzeko garaian…
- Zure ikaskideen ustez, ordea, gazteen ohiturak ez dira txarrak.
• Irakasleak agindu dizue idazlan bat egitea gai horren gainean; bertan adierazi beharko duzu zein iritzirekin zauden ados.
• Zeure arrazoiak eta zergatiak eman behar dituzu, garbi adierazi zeren alde eta zeren aurka zauden.
• Oroitu irakasleak irakurriko duen idazlan bat dela, hortaz, egokitu zure idazteko era.
• Zure idazlanak gutxienez 100 hitz izan behar ditu.
• Saia zaitez idazki ordenatu bat idazten, zuzen eta garbia.
miércoles, 28 de abril de 2010
Alkohola? Tabakoa?
Tutoretzan tratatu ditugun gaiak jorratuko ditugu: alkohola eta tabakoa. Idatzi horien inguruan dakizunaz, mitoak, ondorioak, zalantzak, entzundakoak eta ikasitakoak, esperientziak eta eskarmentuak, lagunen eragina ...
miércoles, 10 de febrero de 2010
ZER DERITZAZU BESTEEN IRITZIARI ?
Zer ez dute esan besteek zure gustukoa izango zena entzutea?
Nola sentitzen zara besteek zutaz esan dutena entzun ondoren?
Besteek esan dizutenarekin zeure buruaren definizioa egiten saiatuko zara. Besteek nola ikusten nauten galderaren erantzuna izango da.
Orain "nolakoa naiz ni?" galderari erantzungo diogu eta aurrekoarekin konparatuko dugu.
Autokontzeptua eta autoestimua
Autokontzeptua :
Nork bere buruaren ezagutza da (nor naiz, zer egiten dut, nola egiten dut, zeintzuk dira nire trebetasunak, zein nire zirriztuak edo puntu ahulak...); galdera hauek eta beraien erantzunak neure buruaz dudan iritzia eraikitzen doaz.
Autoestimua :
Auto-estimua norberarekiko baloratze jarrera bezala definitu daiteke, "norberarekiko balorazio positibo edo negatiboa". Bakoitza norbera ezagutu eta gero, bere buruaz pozik dago ala ez.
Autoestimua ona duten pertsonak ondo sentitzen dira, zoriontsuagoak dira. Baina sarritan hau ez da horrela izaten. Autoestimua baxua denean, sarritan nork bere burua ez duelako ondo ezagutzen izaten da. Auto-ezagutza ez delako egokia, edo geure nortasunaren alde positiboak ez ditugulako aurkitu, edo akatsak baino ez ditugulako kontutan izaten.
"Zugandik gustatzen zaizkidan hiru gauza hauexek dira".
Bakoitzak idatziko ditu gustuko dituen hiru gauza taldeko hiru neskari buruz. Eta beste hiru gauza beste hiru mutili buruz. Balorazioak pertsonalak izan behar dute eta zintzo jokatuko dugu.
Hau guztiau isilik egingo dugu.
miércoles, 3 de febrero de 2010
Generoa: sexuen arteko gorabeherak
Mutilak eta neskak: galdekizuna (mutilentzako bertsioa)
1. Zer da mutil izatetik gustatzen zaidana?
2. Zeintzuk dira mutil izatetik tristatzen nauten esperientziak?
3. Zer zailtasun ditugu mutil bezala, geure sexu bereko pertsonekin?
4. Zer ez dugu berriro esperimentatu nahi mutil bezala beste sexuko pertsonengandik?
5. Zer egin dezakegu neskak ulertu eta sostengatzeko, gure artean harreman hobeak sortzeko?
6. Okasioren batean baztertuak sentitu al zarete mutil izateagatik? Zeinetan?
Mutilak eta neskak: galdekizuna (neskentzako bertsioa)
1. Zer da neska izatetik gustatzen zaidana?
2. Zeintzuk dira neska izatetik tristatzen nauten esperientziak?
3. Zer zailtasun ditugu neska bezala, geure sexu bereko pertsonekin?
4. Zer ez dugu berriro esperimentatu nahi neska bezala beste sexuko pertsonengandik?
5. Zer egin dezakegu mutilak ulertu eta sostengatzeko, gure artean harreman hobeak sortzeko?
6. Okasioren batean baztertuak sentitu al zarete neska izateagatik? Zeinetan?
miércoles, 27 de enero de 2010
Zer nolakoa naiz? Nolakoak nire lagunak?
2. Bi ikaskide deskribatuko ditugu: bat, gelako zerrendako ondorengoa eta bi, zu zeuk erabakitzen duzuna. (10 - 15 lerro bakoitzeko)
miércoles, 20 de enero de 2010
Osatu esaldiok zeure sentimenduak adieraziz !
Norbaiti ezezkoa eman behar diodanean ........................................................ sentitzen naiz.
Norbait nirekin haserretzen denean ................................................................ sentitzen dut.
Nirekin dagoen norbaitek negar egiten duenean ........................................... sentitzen naiz.
Zoriontsu naiz .................................................................................................... –ean (noiz)
....................................................................................................... –ren (zeren) beldur naiz.
Gehien desiratzen dudana ................................................................................................ da.
Konplimendu edo laudorio bat egiten didatenean .................................................................
Taldeko adiskideren batek baztertzen nauenean ........................................... sentitzen naiz.
Norbait kritikatzen dudanean .......................................................................... sentitzen naiz.
Norbaitek iraintzen edo erasotzen nauenean ................................................. sentitzen naiz.
Bakarrik nagoenean eskuarki .................................................................................................
Talde berri batean nagoenean ...............................................................................................
Talde honetatik kezkatzen nauena ........................................................................................
Oraintxe bertan .................................................................................................... sentitzen naiz.
Gustatuko litzaidake ...............................................................................................................
Norbaitek kritikatzen nauenean ....................................................................... sentitzen dut.
Talde batean isilik nagoenean ........................................................................ sentitzen naiz.
Norbaitekin haserretzen naizenean .................................................................. sentitzen dut.
Ikasturte hasieran ikasgela berri batean aurkitzen naizenean ....................... sentitu ohi dut.
Gogaitua sentitzen naiz irakasleak ..................................................................... –ean (noiz)
Norbait zauritua sentitzen denean nik ...................................................................................
Niri ikasgelan min gehiena ematen didana ....................................................................... da.
Talde batean bakardade handiena sentitzen dudan unea ............................. –ean (noiz) da.
Gustatzen zait irakasleak ........................................................................................................
Sentimenduak eta emozioak suspertzen
Sentimenduen zerrenda :
Alai
Aspertua
Kritikoa
Lotsatua
Kitzikatua
Harroa
Gogaitua
Errukarria
Sumindua
Larritua
Lelotua
Asebetea
Lasai
Ulerkorra
Interesatua
Zoriontsua
Harritua
Bizia
Urduria
Pairamen gabea
Gorrotagarria
Axolagabea
Erruduna
Izutua
Atsekabetua
Barregarria
Txeratsua
Desilusionatua
Zapuztua
Asegabea
Harritua
Nekatua
Bekaiztia
Beldurtua
Ilusionatua
Lagunkoia
Goibel
Ausarta
Adore gabea
Ona