Zutaz pentsatzen dutena ikusita, zerbaitek harrituta utzi zaitu? Zerk harritu zaitu gehien?
Zer ez dute esan besteek zure gustukoa izango zena entzutea?
Nola sentitzen zara besteek zutaz esan dutena entzun ondoren?
Besteek esan dizutenarekin zeure buruaren definizioa egiten saiatuko zara. Besteek nola ikusten nauten galderaren erantzuna izango da.
Orain "nolakoa naiz ni?" galderari erantzungo diogu eta aurrekoarekin konparatuko dugu.
miércoles, 10 de febrero de 2010
Autokontzeptua eta autoestimua
Autokontzeptua eta autoestimua zuk sarritan entzundako hitzak direla ziur nago. Dena den, beraiei buruz hitz egin dezagun.
Autokontzeptua :
Nork bere buruaren ezagutza da (nor naiz, zer egiten dut, nola egiten dut, zeintzuk dira nire trebetasunak, zein nire zirriztuak edo puntu ahulak...); galdera hauek eta beraien erantzunak neure buruaz dudan iritzia eraikitzen doaz.
Autoestimua :
Auto-estimua norberarekiko baloratze jarrera bezala definitu daiteke, "norberarekiko balorazio positibo edo negatiboa". Bakoitza norbera ezagutu eta gero, bere buruaz pozik dago ala ez.
Autoestimua ona duten pertsonak ondo sentitzen dira, zoriontsuagoak dira. Baina sarritan hau ez da horrela izaten. Autoestimua baxua denean, sarritan nork bere burua ez duelako ondo ezagutzen izaten da. Auto-ezagutza ez delako egokia, edo geure nortasunaren alde positiboak ez ditugulako aurkitu, edo akatsak baino ez ditugulako kontutan izaten.
"Zugandik gustatzen zaizkidan hiru gauza hauexek dira".
Bakoitzak idatziko ditu gustuko dituen hiru gauza taldeko hiru neskari buruz. Eta beste hiru gauza beste hiru mutili buruz. Balorazioak pertsonalak izan behar dute eta zintzo jokatuko dugu.
Hau guztiau isilik egingo dugu.

miércoles, 3 de febrero de 2010
Generoa: sexuen arteko gorabeherak
Neskak eta mutilak, mutikoak zein neskatoak, sarritan ondo konpontzen, askotan haserre, protestaka. Baina gure esperientziak elkartrukatu beharrean gaude bizitzan, kalean, institutuan, gelan ...
Mutilak eta neskak: galdekizuna (mutilentzako bertsioa)
1. Zer da mutil izatetik gustatzen zaidana?
2. Zeintzuk dira mutil izatetik tristatzen nauten esperientziak?
3. Zer zailtasun ditugu mutil bezala, geure sexu bereko pertsonekin?
4. Zer ez dugu berriro esperimentatu nahi mutil bezala beste sexuko pertsonengandik?
5. Zer egin dezakegu neskak ulertu eta sostengatzeko, gure artean harreman hobeak sortzeko?
6. Okasioren batean baztertuak sentitu al zarete mutil izateagatik? Zeinetan?
Mutilak eta neskak: galdekizuna (neskentzako bertsioa)
1. Zer da neska izatetik gustatzen zaidana?
2. Zeintzuk dira neska izatetik tristatzen nauten esperientziak?
3. Zer zailtasun ditugu neska bezala, geure sexu bereko pertsonekin?
4. Zer ez dugu berriro esperimentatu nahi neska bezala beste sexuko pertsonengandik?
5. Zer egin dezakegu mutilak ulertu eta sostengatzeko, gure artean harreman hobeak sortzeko?
6. Okasioren batean baztertuak sentitu al zarete neska izateagatik? Zeinetan?

Suscribirse a:
Entradas (Atom)